Inguruan

Gernika-Lumo

Gautegiz Arteagatik 6 km-ra dago. Euskadiko herririk esanguratsuenetako bat da, Batzar Etxea eta Gernikako Arbola hartzen dituelako, euskal askatasunen ikurra. Garraio publikoan, autoz, bizikletaz eta oinez ere, padura eta itsasadarraren artean, Gernika-Lumora modu errazean heltzeko aukera duzu.

Santimamiñeko koba eta Omako auzoa, Kortezubi

Oma haranaren inguruan, Kortezubiko udalerrian, Santimamiñeko koba dago, Bizkaiko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuena eta Gizateriaren Ondarea. Gautegiz Arteagatik autoz edo oinez iritsi zaitezke 20 minutuan. Santimamiñera iritsitakoan, Omaraino luza dezakezu zure ibilaldia, landa-girokoa eta xarmaz betea.

Laida eta Laga hondartzak, Ibarrangelu

Udan desiratuenak!

Laida 6 minutura autoan eta Laga 10 minutura. Baina udako aukerarik onena garraio publikoa da, autobusak ordu erdiro igarotzen dira.

San Andres Eliza, Ibarrangelu

Euskal Artearen Kapera Sixtinoa!

Elizak aparteko artelana gordetzen du, bere egur polikromatuzko ganga ikusgarria. Bisita gidatu bat egitea komeni da, xehetasunik ez galtzeko.

Elantxobe

Ogoño lurmuturraren magaletik zintzilik, euskal kostaldeko herririk bitxienetako bat da. Autoz 15 minutura dago. Garraio publikoan ere joan zaitezke.

Arratzu

Landatarra eta xarmaz betea, autoz 10 minutura aurkituko duzu. Ondare arkeologiko, historiko eta natural garrantzitsua du, Arrolako Oppiduma eta bere Interpretazio Zentroa, Arrolagune, Artzubi zubi ederra edo ehun urteko hariztia kasu.

Ea

Nortasunez betea eta bitxia, Eako herria autoz 15 minutura dago, Lekeitiora bidean. Harritu zaitez itsasadarrean barrena sartzen den bere herrigunearekin. Arrantza arima duen herria.

Mundaka eta Bermeo

Surfa eta arrantza-giroa peto-petoa. "Itsasadarraren beste aldean" daude, 20 eta 25 minutura, hurrenez hurren. Bidaia atseginagoa egin dezakezu Gernika-Lumon trenera igotzen bazara eta bidaiak oparitzen dizkizun bista bikainez gozatzen baduzu.

Bilbo

Puri-purian dagoen hiriburua! Gautegiz Arteagatik 40 km-ra, eta autoz eta garraio publikoz sar daiteke, autobusez Gautegiz Arteagatik. Gernika-Lumora ere hurbil zaitezke, bertan trena hartzeko eta Bilboko erdialdera arte eramango zaituen trenaz gozatzeko.

Euskara