Ondare Naturala

Padura

Urdaibai Euskal Autonomia Erkidegoko Biosfera Erreserba bakarra da, eta gure kostaldeko gune babestu baliotsuenetako bat da. Gautegiz Arteaga Biosfera Erreserba osatzen duten 22 udalerrietako bat da, bere ekosistema eta paisaia aniztasunarekin, hala nola artadi kantauriarrak, landazabal atlantikoa, kostaldea eta padurak.

Gautegiz Arteagan padura bere esentziaren zati bat da, bere bilakaera historikoarena, bere bizitzarena. Garrantzi ekologiko handiko fauna eta floraz betetako ingurune ikusgarria.

Paduraren edertasunaz gozatzeko, Ozollo auzora hurbil zaitezke; Urdaibai Bird Center eta hegaztien bi behatokiak, Ozollo eta Oruetarena, paduraren oinean daudenak, galdu ezin dituzun espazio pribilegiatuak dira ere. Eta ibiltzea gustatzen bazaizu, aukera on bat Paduraren Ibilbidea da.

Urdaibai Bird Center

Ezinbestekoa, naturazalea bazara eta ornitologiak erakartzen bazaitu!

Naturaren museo bizi honetan, Erreserbaren bihotzean eta paduraren gaineko ikuspegi harrigarriekin, hegaztiak beren habitatean ikus ditzakezu.

Ehunka espeziek Urdaibaiko Biosferaren Erreserba aukeratzen dute beren migrazio-igarobideetan kokatu eta atseden hartzeko. "Urdaibai Bird Center" eko begiratokietatik haien guztien bizitza ikusi ahal izango duzu, haien ingurune naturalean, nola hartzen duten atsedena, nola elikatzen diren edota hegaldia nola altxatzen duten ikusteko.

Gozatu eta ikasi identifikatzen koartzak, limikolak, zarapitoak, arrano arrantzaleak, ubarroiak...

Ozolloko Behatokia

Etxola hau Ozollo auzoan aurkituko duzu, Arteaga Gazteluaren inguruan. Sarrera librekoa da (astearteetan izan ezik), eta hemendik hegaztiak ikusiko dituzu padurako ur sakonenean.

Oruetako Behatokia

Urdaibai Bird Center-eko eraikinetik metro gutxira, etxola honetatik hegaztiak beren habitatean ikusiko dituzu, trabarik egin gabe. Sarrera librekoa da, astearteetan izan ezik.

Ozollo Auzoa

Padurara irekitako landa-auzo ederra, plazatik 15 minutura oinez. Pasealekuak, zelaiez inguratuta, eta paisaiaren edertasunak merezi dute. Bere baserri gune txikian, 1694 urteko baserri bat nabarmentzen da, gaur egun nekazalturismoa bihurtua.

Jarraitu bideari, paduraraino iritsiko zara. Marearen arabera, "Errota zaharrera" irits zaitezke. Haren arrasto batzuk baino ez dira geratzen, hala nola zubi eder bat, harri bakar batean egina, banaketa-munak, karga-deposituaren zati bat…

Ozollo auzoko beste altxor bat mareen errota da, Urdaibaiko itsasadarreko mareen irin-errota bakarra.

Ibilaldia borobiltzeko, San Lorentzo baseliza bisitatu eta paduraren beste ikuspegi paregabe batez gozatuko duzu.

Solabe Hondartza

Atsedena hartzeko hondartza lasai eta isila, baita udan ere. Bere sarrera aldapan eta eskailerekin dagoen bidezidor batetik ibiltzeko prest daudenentzat baino ez da egokia. Saria lasaitasunezko espazio batez gozatzea da, San Antonio hondartza aurrez-aurre izango duzu, itsasadarra ezkerraldean eta itsas zabala eskuinaldean, bertan Laida hondartza dago.

Hondartza herriaren erdigunetik 5 minutura dago autoz, eta aparkaleku publikoa dauka (Kanala Jatetxearen ondoan). Autobus geltokia ere badu. Biak, hondartzara jaisten den bidearen ondoan.

Kanalako Ostra Haztegia

Kanala auzoan, ostra eta moluskuen haztegi gisa erabiltzen zen ostra-haztegiaren antzinako egiturak irauten du. Ubideen arteko leku idiliko bat hartzen du, non hareatzak padurarekin txandakatzen diren, balio ekologiko handiko ingurua. Gaur egun, harrizko kanpoko horma ikus dezakezu, oraindik ere ur-pasabide batzuk gordetzen dituena, eta, barruan, hormek ostra-hategia banatzen dute.

Ostra-haztegiaren inguruan dauden ur lasai eta ez oso sakonek habitat ezin hobea sortzen dute platuxa, aingira eta krustazeo eta molusku ugari bezalako espezieentzat. Leku ezin hobea naturaren bertsio guztiak modu lasaian behatzeko. Multzo berezi honen hondakinek, modu harrigarrian, denboraren joanari eta itsasaldiei aurre egiten jarraitzen dute. Paduraren produktibitate potentzialak gizakiaren esku-hartzea erakarri eta harekin bizi izan zen garai baten lekuko.

Sarrera, Kanalako Legendikako Santa Maria eliza igaro ondoren aurkituko duzun bide batetik da (Laidarako norabidean). Kontuan izan itsasgora dela-eta ia erabat estalita geratzen dala.

Erroten Ibilbidea

Ereñozarreko artadi hostotsuaren mugan, Olalde errekak eta bere parean aurkitzen ditugun errotek paisaia eder bat oparitzen digute. Erreka ertzeko bidezidor honetan, uraren indarrarekin irina lantzen zuten errota zaharrak aurkituko dituzu: Goikoerrota, Oleta eta Barrene Errota. Bidezidor eder honetara udalerriko hainbat lekutatik sartzen da, horietako bat Andra Mari elizaren atzean aurkituko duzun bidetik, Ibilbide zirkular erraz bat egiteko aukera ematen dizu honek, Santimamiñeko kobazulora arte luza dezakezuna.

Pr -BI 163 seinaleekin seinaleztatuta aurkituko duzu bidea. Errota-erreka batetik eta jentilen ibilbideko seinaleak jarraituz doa ibilbidea.

Artadiaren mantu berdea izango duzu bidelagun.

Zendokiz Auzoa

Erdigunetik urrun, auzo hau Ibarrangeluko udalerriaren norabidean dago. Landatar multzo honetan Karmengo Amaren ermita nabarmentzen da, itsasgizonen babeslea, eta, bere ondoan, milaka urteko haritz baten enbor lehor harrigarria. Bere egur hilaren artean haritz berri bat sortu da. Herri sinesmenaren arabera, Gautegiz Arteagako eta inguruko beste herri batzuetako biztanleen topaleku naturala zen. Era berean, garai batean auzotarrak biltzen ziren euren arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko. Izan ere, ermita 1879an eraiki zen hemen espresuki, Gautegiz Arteagako parroko baten borondatez, " Milaka urteko haritzaren eta zinpeko arbolaren ondoan" egotea nahi zuena.

Milaka urte dituen zuhaitz honek, "Arbol-harrespil" balioa izan lezake, bere inguruan, zirkulu magiko bezala dauden harriengatik, honela, bere izaera sakratua erakutsiz.

Euskara