Guztientzako ibilbideak
- Geure 6 ibilbideak
- Sistema digitalez hornituak
- Paisaia-, ondare-, historia- eta natura-balio handikoak
- Naturarekin harmonian, turismo irisgarria, ekologikoa eta jasangarria sustatzeko
En Gautegiz Arteagan hainbat mendi-ibilbideez goza dezakezu, gailu digitalen bidez egokituak eta seinaleztatua. Urdaibaiko ekosistemak bere osoan ikusteko aukera ematen dute geure ibilbeek. Eskaintza turistiko bikaina mendizaleentzat, distantzia eta gogortasun desberdinekin, mendizale bakoitzak bere aukera egin dezan. Horietako batzuk, paduraren Ibilbidea eta Jentilen Ibilbidea kasu, bereziki egokiak familian gozatzeko.
Paisaiaren handitasuna ikusteko eta naturarekin bat datorren jardunaldi batez gozatzeko ibilbideak, jarduera osasungarri bat eginez, eta, gainera, beste zaletasun batzuekin konbinatzeko aukerarekin, hala nola argazkigintzarekin edo flora eta faunarekin.

Geure 6 ibilbideak
Ibilbideek sistema digitalak eta seinaleztapena dituzte. QR kodeak dituen paperezko informazioa ere badago, informazioa gailu mugikorren bidez deskargatzeko.
Dibulgazio-material guztia interesdunen eskura dago Gautegiz Arteagako hainbat establezimendutan, baita eskualdeko informazio-guneetan eta turismo-bulegoetan ere.
Hemen ere deskarga dezakezu ibilbide guztietako informazioa biltzen duen liburuxka.
Ibilbide hauek egin nahi dituzu?
— 01 IBILBIDEA
Zelaieta - San Martin - San Pedro de Atxarre
- 16.2 km
- 3h 16min
- Zailtasuna: Erraza
Urdaibaiko paisaiaren eta biodibertsitatearen ekosistema adierazgarrienetako baten barrualdeko ibilbidea, Kantauri artadia. Txoko misteriotsuz betetako ibilbidea da, eta, bertan, kareharria, goroldioa, iratzeak eta artadi kantauriar barneraezina forma bitxien errepertorio amaigabearekin konbinatzen dira. San Pedro Atxarre nagusi da itsasadarraren estuarioaren gainean eta talaia eder honetara helduz amaitzen da ibilbidea.

— 02 IBILBIDEA
Ereñozarreko San Miguel
- 6.87 km
- 1h 40min
- Zailtasuna: Zaila
Zelaieta auzotik igotzen da, artadian ia murgilduta dagoen bidezidor malkartsu batetik, Ereñozar tontorreraino, bere San Migel ermita banaezinarekin. Bista paregabeko begiratoki bat, mendebaldera Urdaibaiko paduren gainean eta ekialdera Omako haranaren gainean.

— 03 IBILBIDEA
Mendi Martxa Ibilbidea
- 14.91 km
- 3h 44min
- Zailtasuna: Ertaina
Gautegiz Arteaga-San Martin- Atxarreko San Pedro eta Jentilen Ibilbidea baino ibilbide zorrotzagoa eta malda handiagoak ditu, eta hauekin partekatzen ditu eremu batzuk. Artadi kantauriarraren ekialdean sartzen da. Ibilbide horren jatorria irailean udalerrian urtero ospatzen den Mendi Martxa da. Ibilaldi bikaina, mendi ibilaldiak gustuko dituzten ehunka lagun biltzen dituena.

—04 IBILBIDEA
Tremoia - Iruskieta - San Pedro Atxarre
- 5,32 km
- 1h15min
- Zailtasuna: Erraza
Ibilbide leuna, askotarikoa eta Zelaieta auzotik gertu dagoena. Ibilaldi lasaia da, zelai, baserri, bizitegi-gune eta Urdaibaiko padurarik ederrenetakoaren artean. Urdaibai Bird Centerren ondotik ere igarotzen da, eta beste bi hegazti-behatokitara ere hurbiltzen gaitu bideak.

—05 IBILBIDEA
Paduren Ibilbidea
- 5,32 km
- 1h15min
- Zailtasuna: Erraza
Ibilbide leuna, mota askotakoa eta Zelaieta auzotik gertu dagoena. Ibilaldi lasaia da, belardi, baserri, etxe-gunea eta Urdaibaiko padurarik ederrenetako baten artean. Urdaibai Bird Center ondotik ere igarotzen da, eta beste bi hegazti-behatokitara ere hurbiltzen gaitu.

—06 IBILBIDEA
Jentilen Ibilbidea
- 7,79 km
- 1h 53min
- Zailtasuna: Erraza
Ibilbide honek artadiaren zati bat partekatzen du. Apur bat motzagoa da, oso egokia artadi kantauriarraren aberastasun botanikoa ezagutzeko; izan ere, basoko soilgune batzuetan aurki daitezkeen hagin ale apartak dira haren adierazgarririk hoberenetako batzuk.
